site templates free download

Profesionaltasuna eta bermea

Pinturekin eta estaldurekin lan egiten dugu. José María Domínguez da enpresako burua eta 4 hamarkadatik gorako esperientzia aitortua dugu. Zerbitzu profesional zabala eskaintzen dugu, eta tratu zuzena eta pertsonalizatua bezeroarekin.

Iraunkortasunaren, profesionaltasunaren eta gustu onaren bidez, pintura-lan tradizionalak eta goi-mailako dekorazio lan berritzaileagoak egiten ditugu José María Domínguezek sortutako enpresan.

Gure helburua bezeroen beharrak asetzea da: dekorazioan, industrian, komunitateetan, enpresetan...

Mobirise

Kalitatea

Gure lanen kalitatea da gure ezaugarri nagusia, eta bezeroa asebetetzeko bermea.

Mobirise

Bermea

40 urte baino gehiago daramatzagu eraberritze lanetan, eta gure milaka bezero dira bermerik onena.

Mobirise

Irtenbide pertsonalizatuak

Kalitate oneko estaldurak eskaintzen ditugu barrualderako eta kanpoalderako (etxebizitzak, fatxadak, pabiloiak, etab.) eta akabera elastikoak pitzadurak dituzten fatxadetarako, prezio oso egokian.


Maisu margolarien elkarteko kideak gara

Mobirise

PINTURA

Era guztietako pinturekin egiten dugu lan: barne eta kanpoalderako pinturak, apaintzeko pinturak, pintura babesleak…

Mobirise

AKABERAK

Zurezko zoruak, melaminazkoak, PVC, moketak, paper margotuak, harriaren imitazioa.

Mobirise

AROTZERIA

Bainugelako altzariak, liburutegiak, horma-armairuak, ateak, eskailerak, frisoak, zokaluak eta mota guztietako egur-lanak egin eta instalatzen ditugu.

Mobirise

MAKINERIA

Instalazioak, makinak eta ibilgailuak: bernizatzeko kabina, aireko plataforma, aldamioak, lan berezi bakoitzerako tresna egokia eta askotarikoa, etab.

Gure ezaugarriak dira

1

Prestakuntza

Pintatu aurretik euskarri bakoitza egokiro prestatzea. Lurzoruak, ateak, markoak eta abar estaltzea eta babestea.

2

Pintura

Hainbat akabera, behar bakoitzari egokitutako materialen aniztasunarekin eta kolore aukera zabalarekin.

3

Garbiketa

Lanak bukatzeko orduan gure bereizgarriak dira antolaketa, txukuntasuna eta garbitasuna

4

Ingurumena

Ingurumena errespetatzen dugu, hondakinen kudeaketa egokia eginez.

Pintura

Barrualderako pintura

Pintura plastikoak, olioak, efektu bereziak, epoxiak, suaren aurkakoak, intumiszenteak

 

Kanpoalderako pintura

Erresistentzia eta elastikotasun handiko materialak
Akrilikoak, Pliolite pinturak, hidrofugoak

 

Bernizak

Poro irekikoak, disolbatzailedunak, ur-bernizak…

Pintura eta berniz markak

Mobirise
Mobirise
Mobirise
Mobirise
Mobirise
Mobirise

 

Profesional adituak
eta espezializatuak

José María Domínguezek bere seriotasunari eta profesionaltasunari esker profesional aditu eta espezializatu talde batez osatutako enpresa sortu du, eta horri eskerrak gure zerbitzuko jarduera guztiak berme osoarekin eskaintzen ditugu.

 

Zerbitzuak

Mobirise

Estaldurak

Zurezko zoruak, melaminazkoak, PVC, linolioa, moketak, paper margotuak, Total Stone, frisoak.

Mobirise

Arotzeria

Ateak, eskailerak, armairuak.




Mobirise

Zura

Zurezko zoruak leuntzea eta bernizatzea. Barrualdeko eta kanpoaldeko akaberak, poro irekiekin eta/edo ura daramaten materialekin.

Mobirise

Lurzoruak

Zurezkoak, ijeztuak, flotatzaileak, PVC, moketak eta barrualdeko eta kanpoaldeko zoladurak.

Lurzoruaren markak

Mobirise
Mobirise
Mobirise

 

Akaberak

Pintura plastikoak, olioak, hainbat testura, Pliolite pinturak.
Akabera lauak, gotele zaharrak kenduz, lurzoruak eta altzariak babesteko antolaketa onenarekin. Harrizko eta/edo hormigoizko paramentuetan babesteko eta zigilatzeko tratamendua.

Poliuretanozko bernizak, osagai bikoak, distira desberdineko akaberak dituztenak, horitasunik gabeak eta iraunkortasun bikainekoak.
Ur-bernizak, zurari babes eta naturaltasun handia ematen diotenak.
Azkar lehortzeko materialak.
Lakatuak.

 

Gure materialak

Teknologikoki aurreratuak eta jasangarriak diren materialak erabiltzen ditugu, eta haiek aplikatzen eta instalatzen diren paramentuak babestu eta apaindu egiten ditugu, kalitate-bermearekin eta indarrean dauden nazioarteko arauekin homologatuta.

Pintura plastikoa

 

Oinarri urtsuko pintura, azkar lehortzen dena, garbigarria, estalgarria, akabera mate edo satinatu desberdinak dituena, eta kolore-aukera zabalarekin.

Olioa

 

Oinarrian disolbatzailea duen pintura, iraunkortasun eta erresistentzia handikoa, akabera matea, satinatua edo distiratsua duena. Kolore sorta zabala.

Epoxia

 

2 osagaiko erretxina epoxikoak, babes gehigarria behar duten gainazaletarako erresistentzia handia.

Pliolite

 

Sarpen, itsaspen, porositate, iragazgaiztasun eta iraunkortasun handiko estaldura organikoak kanpoalderako.

Bernizak

 

Sintetikoak, poliuretano-bernizak, ur-bernizak, poro irekiko bernizak, barrualdeetarako, kanpoaldeetarako, lurzoruetarako, etab.

Zura

 

Tarima, parket eta parket flotatzaileko zoruak, hainbat egur naturalekin eta distira-akabera desberdinekin eginak.

Ijeztuak

 

Akabera eta efektu aukera zabala, hainbat erabileratarako egokiak diren zurezko, harrizko, arbelezko eta abarrezko ingurune naturalak sortuz.

PVC

 

Erresistentzia eta malgutasun ezaugarri bikainak; kolore, akabera eta testura aukera zabala eskaintzen du.

Moketak

 

Artilezkoak, akrilikoak, PVCzkoak, gomazko lauzak, kautxuzko zoladurak, sarrerako alfonbrak, soropila.

Paper margotuak

 

Aukera zabala paper margotu, binilo eta garbigarrietan; testura eta akabera ugarirekin.

Total Stone

 

Hainbat motatako harriak, adreiluak, zementuak, efektu metalikoak eta mosaikoak imitatzen dituen panel-sistema, toki berezi eta bakarrak sortzea ahalbidetzen dutenak.

Paper pintatuen markak - Imitazioak

Mobirise
Mobirise